Segurolak eta Endikak gaur lor dezakete Sagardoaren txapelketaren finalerako txartela

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 25a, 08:04
Segurolak eta Endika (eskuinean), txapelketako partida guztiak irabazi dituzte orain arte.

Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.aren kontrako partidan 26 tanto egitea aski dute

Sagardoaren Txapelketako finalaurrekoetako ligaxkako azkenaurreko partida jokatuko dute apirilaren 25ean, ortzegun arratsaldeko4etan Galarretan hasiko den jaialdian. Petritegi (Segurola eta Endika Urrutia saldiastarra) eta Oialume Zar (Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a) izanen dira aurrez aurre. Petritegiko bikoteak 26 tanto egitea aski izanen du finalerako sailkatzeko.

Txapelketan honetan jokatu dituzten bortz partidak irabazi dituztela eta maila bikainean jokatzen ari direla kontuan hartuz, badirudi Segurolak eta Endikak seguru xamar dutela txartela, baina partida guztiak jokatu egin behar dira. Segurolak 12 partida segidan daramatza irabazten eta Endika sendo dabil gibelean. Gainera, Oialume Zarrek ez du sailkatzeko aukerarik.

 

Apirilaren 25eko jaialdia Galarretan (16:00)

  1. Zubiri – Garces, 30 tantotata
  2. Segurola eta Endika (Petritegi) – Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a (Oialume Zar), 40 tantotara SAGARDOAREN TXAPELKETA
  3. Uterga eta Larrañaga - Ezkurra II.a eta Azpiroz, 40 tantotara
  4. Juanenea eta Arruarte – Aldabe eta Agirrezabala, 30 tantotara

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun