Doneztebeko Udalak udako ludotekan lan egiteko pertsona bat kontratatuko du

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 23a, 19:00
Begirale bat kontratatuko dute.

Curriculum Vitaeak maiatzaren 3ra arte aurkez daitezke.

Adin nagusikoa izatea, Batxilergoko titulua edo baliokidea, Lanbide Heziketako goi mailako titulua, aisialdiko begirale-titulua eta EGA edo euskarako C1 titulua dira hautagaiendako zehaztu dituzten betebeharrak.

Doneztebeko Udalak udako ludotekan lan egiteko pertsona bat kontratatzeko deialdia egin du. Adin nagusikoa, Batxilergoko titulua edo baliokidea duena, Lanbide Heziketako goi mailako titulua, aisialdiko begirale titulua eta C1 euskara-maila (edo EGA titulua) behar izanen dira (titulurik gabeko kasuetan proba baztertzaile bat eginen diete, maiatzaren 8an).

Interesa dutenek Curriculum Vitaea eta eskatutako dokumentazioaren kopia udaletxeko bulegoetan aurkeztu ahal izanen dute maiatzaren 3ra arte, 09:00etatik 14:00etara.

Aurkezten direnek maiatzaren 10ean, ortziralean, liburutegian, 09:00etan, proba idatzia eginen dute. Horrek, gehienez ere, 80 puntu balioko du. Gainerako 20 puntuak lan-esperientziaren edo titulazioaren bidez eskuratu ahal izanen dira: bertako ludoteka-zerbitzuan aritutako denbora (hiruhileko bakoitzeko puntu bat), bertze herri bateko ludoteka-zerbitzuan aritutakoa (0,5 hiruhileko bakoitzeko), Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntza gradua (5 puntu), Haur Hezkuntza goi-mailako titulua (3 puntu). 

Lan-poltsa

Plazarik lortu ez duten hautagaiekin lan-poltsa osatuko da, sor daitezkeen ordezkapen-beharretarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun