Gaztain ximel eguna ospatu dute aurten ere Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 23a, 07:00

Etxez etxe goxokiak biltzen ibili dira Beintza-Labaienen Gaztain ximel egunean.

Beintza- Labaiengo haurrentzako iragan da dagoeneko "Gaztain ximel" eguna. Aintzinako usadio zaharra, betidanik eta urtez urte, Ostegun Santu egunarekin eta meza ospakizuna ondoren, herriko haurtxoak, etxez etxe doaz goxokiak jasotzen. Honekin batera mendez mende gorde, zaindu eta abesten den bertso batez lagunduaz egiten dute herri buelta. Ez da ez, beste herririk ezagutzen ohitura berezi hau duenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun