Malerrekako Kultur Birak Eratsunen geldialdia izan du

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 21a, 12:00

Martxoaren 30ean Malerrekako Kultur Biraren harira, ipuin-kontalaria izan zuten Eratsunen. Pello Añorgaren eskutik, kontaketa ederraz gozatu zuten bertaratu ziren entzuleek. Ondotik, kantuz girotu zuten herria eta mokadutxoak dastatuz borobildu zuten goiza. Arratsaldean Barry Manleyen eskutik, bakarrizketa izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun