'Happy end' eta 'Idazketa tailerra' filmak eskainiko dituzte Ortzegun eta Ortzirale Santuan 19:00etan ludotekan
Zubietarrek ez dute aspertzeko astirik izanen Aste Santuan. Izan ere, Zubietako Udalaren eskutik, zinema emanaldiak izanen dira egunotan.
Ostegunean, hilaren 18an, Happy end filma eskainiko dute, 19:00etan; eta biharamunean, apirilaren 19an, ordu eta toki berean, Idazketa tailerra, perspektibarik gabeko gazteen erretratua lantzen duen lana, pantailaratuko dute. Bi emanaldiak dohainik izanen dira eta lerro hauen bidez herritarrei bertaratzeko deia egin nahi izan diete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.