Denboraldi historikoa itxi du Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeak asteburuan herriko kiroldegian jokatutako lauko finalarekin. Lehenbiziko faseko eta txapeldunen faseko partida guztiak irabazita lortua zuen lauko finala etxean jokatzeko eskubidea eta etxean ere ez zuen hutsik egin. Larunbat arratsaldean 25-22 irabazi zion finalaurrekoan Cantolaguari eta final estuan 32-31 Loyolari. Eskubaloiaren besta handia bizitu dute asteburuan Donezteben, kiroldegia bi egunez marea urdin bihurtua eta 28 urteren ondotik, berriz ere liga irabaztea lortu du Erreka eskubaloi talde nagusiak.
Lauko finaleko emaitzak
Finalerdiak
- Erreka 25 – Cantolagua 22
- Loyola 27 – BM Iruña Eskubaloia 25
Finala
- Erreka 32 – Loyola 31