VII. Pintxo Astea apirilaren 18tik 20ra Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 16a, 06:30

Parte-hartzaileen artean urdaiazpiko bat eta bi botila ardo zozketatuko dituzte.

Aste Saindua goxatzeko, pintxo-dastaketa izanen da Sunbillan. Ortzegunean, apirilaren 18an, abiatuko dute Pintxo Astearen VII. edizioa eta larunbatera bitarte zartaginak sutan eta mingainak prest izanen dituzte sukaldari eta bisitariek.

Ariztigain kanpinak eta Bustitz zein Fonda ostatuek parte hartuko dute eta parte-hartzaile guztien artean urdaiazpiko bat eta bi botila ardo zozketatuko dituzte. Igande ilunabarrean Ariztigain kanpinean aterako dute txartel saritua, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun