Zubietako plazaren mendeurrenaz solastatuko dira larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 12a, 10:00
Artxiboetako argazkiak eta dokumentuak arakatzen hasiak dira herritarrak.

Errandonea ostatuan bilduko dira, 19:30ean.

Zubietako plazaren mendeurrenaren harira, herritar talde bat ospakizun ekitaldia antolatzen hasia da. Lehendabiziko bileran, martxoaren 23an, argazkiak eta artxiboko dokumentuak arakatzen eta biltzen hastea adostearekin batera, hilabetero bileratxo bat egitea erabaki zuten.

Hurrengo hitzordua heldu den larunbatean, apirilaren 13an, izanen dute. 19:30ean zehaztu dute hitzordua, Errandonea ostatuan. Bilkura horren helburua ordura arte egindakoaz solastatzea eta proposamenak edo ideiak biltzea da. Hortaz, herritarrei parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun