Mus txapelketa jokatuko dute ostiralean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 10a, 19:05
Herriko Ostatuan bertan eman daiteke izena.

Heldu den ostiralean, apirilaren 12an, mus txapelketa jokatuko dute Zubietako Herriko Ostatuan. 22:00etan hasiko dira partidak eta parte hartu nahi dutenek bertan eman dezakete izena. Irabazleek bi lagunendako otordua jasoko dute saritzat, azpitxapeldunek, berriz, gazta eta botila ardo bana.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun