Iturengo bestak antolatzeko bilera ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 10a, 17:38
Herriko dantzariek emanaldia egin ohi dute bestetan.

19:30ean bilduko dira udaletxean

Iturengo bestak antolatzeko bilera irekia antolatu dute. Ortzegunean, apirilaren 11n, zehaztu dute hitzordua. 19:30ean udaletxeko ganbaran elkartuko dira eta bestetako egitaraua antolatzeari ekinen diete. Antolatzaileek proposamenak pentsatzeko eta horiek bileran mahairatzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun