'Dantza' filma ikusteko aukera izanen da igande honetan Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 10a, 20:00

Telmo Esnal zuzendariaren lana 18:30ean eskainiko dute

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat kontatzen du Dantza filmak, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Gai unibertsalak landu dituzte,  sinbologia berezi batez jantziak.

Aipatzekoa da, abenduaren 21ean egin zutela Dantza filmaren estreinaldi komertziala, eta, lehenbiziko asteetan, bete egin zirela aretoetako aunitz. Gehien ikusitako filma izan zen zenbait tokitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun