‘Las cuñadas’ antzezlana eskainiko dute apirilaren 13an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 10a, 07:30
1960ko hamarkadan kokatutako umorezko lanak gizarteari kritika egiten dio.

Larunbatean 19:00etan zineman

Apirilaren 13an, larunbatean 19:00etan, Las Cuñadas antzezlana eskainiko dute zineman. 1960ko hamarkadan kokatutako umorezko lanak gizarteari kritika egiten dio. 

Enkarnak lehiaketa batean miloi bat kupoi irabaziko ditu baina denbora ttikian itsatsi behar ditu bere bizitza aldatuko dioten hainbat gauza lortzeko. Koinatari, ahizpari eta auzokideei laguntza eskatzen die baina… emakume horien artean liskarrak eta inbidiak sortzen dira… Las Cuñadas antzezlana zortzi amek egindako apustua da, «baietz gure seme-alabek bezala guk antzerkia egin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun