Proiektuaren dimentsioa eta obraren ezaugarriak kontuan izanik, Atarrabiako San Andres Abesbatza eta Nafarroa osotik hurbildutako hainbat kantariren laguntza izan dute, 130 ahots inguru bildu arte. Gainera, Errioxako Orkestra Sinfonikoa eta abeslari lirikoen laukotea ere batuko zaizkie abesbatzei. Guztiak Jesús María Echeverría Zuzendari nafarraren gidaritzapean ariko dira datorren apirilaren 10ean, asteazkenean 290:00etan, Iruñeako Baluarte Entzuntokian. Sarrerak bertan eta internet bidez eros litezke.
Proiektu honek jarraipena izanen du ekainean Santo Domingo de la Calzadako Elizan eta irailean Xabierko Elizan.