Malerreka kantuz Labaienen izan dute larunbat honetan

Arantxa Iturralde 2019ko api. 8a, 08:54
Malerreka kantuz Beintza-Labaienen izan zen larunbatean.

Eguraldia lagun, Apirilaren 6an, larunbatean, eguerdiko 12etan Labaiengo plazatik abiatuta, izan zuten labaiendarrek hitzordua kantu zaharrak abesteko. Malerreka kantuz antolaturiko jarduera honi esker eta Anjel Estangaren akordeoiaren laguntzarekin, Labaiengo Ittur-ondo elkartean amaitu zuten karrika erronda, bertako bazkideek eta udaletxearen eskutik, hamaiketako bat eskaini zitzaielarik abeslariei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun