Etxebizitza bateko tximiniak su hartu du Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 8a, 06:33

Suhiltzaileek garbiketa- eta aireztatze-lanak egin zituzten.

Suak ez zuen ez egituran ezta teilatuan ere kalterik eragin.

Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, Sunbillan, etxebizitza bateko tximiniak su hartu zuen atzo ilunabarrean. Suak ez zuen kalterik eragin eta Oronozko suhiltzaileek garbiketa- eta aireztatze-lanak egin zituzten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun