Malerrekako Mankomunitateak konposta egiteko material lehorra banatuko du

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 7a, 13:00
Leitzako bidean, Juanotena zurgindegia zegoen tokian, eginen dute banaketa.

Apirilaren 16an banatuko dute 13:00etatik 14:30era.

Malerrekako Mankomunitateak zonaldeko konpost-guneetan bildutako konposta banatuko du. Apirilaren 16an, asteartean, 13:00etatik 14:30era eskuratu ahal izanen da, Mankomunitatearen nabean, Malerrekako gune garbia izango den tokian.

Etxe-konposta egiteko material lehorra, txirbila eta adar txikiak ere banatuko dira. Hori jasotzeko bakoitzak bere zakua edo ontzia eraman beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun