21. Korrika

Korrika Ttikia eginen dute astelehen goizean Donezteben

Astelehenean, apirilak 8, Korrika Doneztebetik pasako dela eta, goizean eskolak Korrika Ttikia antolatu du eta arratsaldez, Korrika nagusian parte hartuko dutela iragarri dute.

11:00etan hasiko da Korrika Ttikia. Eskolatik abiatuko da eta adinaren arabera, 3 urtetik 6. mailara bitarteko ikasleek parte hartuko dute. Arratsaldean, berriz, 15:00 aldera ailegatuko da Korrika Doneztebera. Mendaur Institutuak, San Miguel ikastetxeko irakasleek eta Guraso Elkarteak kilometro bat erosi dute eta 14:57an hartuko dute lekukoa. Lehen Hezkuntzako ikasleek irakasleekin batera parte hartuko dute Korrikan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun