Endika Urrutia saldiastarra ere Sagardoaren txapelketako finalerdian izanen da

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 5a, 20:00

Segurolak eta Endikak lta Urrizak eta Zalduak lortu dute finalerdietarako txartela A multzoan.

Segurolarekin batera 40-20 irabazi zieten Uterga eta Labakari 

Sagardoaren txapelketako A multzoko sailkapena erabaki zen ortzegunean, ligaxkako azken partidan. Segurolak eta Endikak (Petritegi) 26 tanto aski zuten finalerdietarako sailkatzeko, baina ez hori bakarrik, 20 tantotan utzi zituzten Uterga eta Labaka (Bereziartua).

Emaitza honekin, Segurola eta Endika izan dira A multzoko liderrak 12 punturekin, eta beraiekin batera sailkatu dira Urriza eta Zaldua (Gaztañaga). Hauek 7 puntu bildu dituzte, Juanena eta Azpirozek (Larre-Gain) bezalaxe, baina elkarren arteko partidan Gaztañaga nagusitu zen. Utergak eta Labakak ez dute txapelketa ona egin eta horren erakusgarri, -1 punturekin akitu dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun