Zure burua hitz gutxitan.
Jenioa barrenean daraman pertsona lasaia.
Pilotari bat?
Olaizola II.a. Eta Bengoetxearen partidetan gozatu egiten dut.
Takoak?
Normalean kapa fin bat; baina azken partidan esparatrapua bakarrik erabili nuen.
Frontoi bat?
Labrit (Iruñea).
Noren aurka jokatuko zenuke gustura?
Etxanizen aurka.
Hondartza ala mendia?
Mendia.
Nora bidaiatuko zenuke?
Gustura nago nagoen tokian.
Bertsolari bat?
Nerea Ibarzabal.