Hasiberriendako gitarra-ikastaroa eskainiko dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 2a, 18:13
Gaztetxoek zein helduek izena eman dezakete.

Txas Esparzak eskainiko ditu saioak eta gaztetxoek zein helduek eman dezakete izena

Hasiberriendako gitarra-ikastaroa eskainiko dute Zubietan. Haurrek eta helduek eman dezakete izena eta Txas Esparza izanen dute irakasle. Ostegunetan helduak bilduko dira, Herriko Ostatuan; ostiraletan, berriz, gaztetxoak, eskolan.

Ikastaroan izena eman nahi duenak edo saioei buruzko xehetasunak nahi dituenak Txas Esparzarengana jo dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun