Denboraldi bikaina osatzen ari da Doneztebeko Errekako eskubaloi taldea. Bai lehenbiziko fasean, bai txapeldunen fasean jokatutako partida guztiak irabazi ditu eta fase honetan lehen postua segurtatua du. Horrek, kategoriako lauko finala Donezteben jokatzeko eskubidea ematen dio. Apirilaren 14an jokatuko dute eta emaitza edozein dela ere, egiten ari diren denboraldi bikaina behar bezala ospatuko dute, Santamaria jatetxean eginen duten bazkari batekin. Txartelak apirilaren 9ra arte eskura daitezke Titi ostatuan, 25 euroren truke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.