Ezkurra II.a Sagardoaren txapelketaren finalerdietan izanen da

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 1a, 20:00

Josetxo Ezkurra II.a Sagardoaren Txapelketaren finalerdian izanen da, Garcésekin batera.

Garcésekin batera (Gurutzeta) 37-40 irabazi zieten Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IVari (Oialume Zar)

Josetxo Ezkurra II.ak eta Garcesek (Gurutzeta) lortu dute Sagardoaren txapelketaren finalerdietarako txartela. Larunbatean Galarretan 37-40 irabazi zieten Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.ari (OIalume Zar) eta hamar punturekin B multzoko sailkapen burua lortu dute. 

Oialume Zer 8 punturekin gelditu da eta oraindik badu sailkatzeko aukerarik, beti ere multzo honetako azken partidan Etxarrik eta Ionek Ansa II.ari eta Agirrezabalari irabazten badiote. 

Larunbateko partida handia izan zen, lau erremontelariak ederki aritu baitziren. Hasiera berdinduaren ondotik, 18-10 eta 21-11 aitzinetik jarri zen Oialume Zar eta bazirudien gorriek erraz irabaziko zutela, baina urdinak bortz tantura (25-20) eta tanto bakarrera (31-30) hurbildu ziren. Hor partida berria hasi zen eta urdinak lau tanto aitzinetik jarri ziren (33-37). Tanto bakarrera hurbildu ziren gorriak (36-37), bvaina ez zen aski izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun