Ortzirale arratsaldean haurrek eman zioten hasiera Asteburu Kulturalari, puzgarrietan salto eginez eta jolasten. Txokolate beroa ere izan zuten indarrak berreskuratzeko. Ameli eta xirrikituen jostunek ipuinekin gozatzeko aukera ere izan zuten Ulibeltzak elkartean, Amaia Elizagoienen eskutik. Ondotik afari autogestionatu ederraz gozatzeko aukera izan zen.
Larunbat goizean, eguraldi bikaina aprobetxatuz, Zumalekura mendi irteera egin zuten hainbat mendizalek. Aunitz herritik abiatu ziren, baina bertze aunitz Arretxekobordatik ere joan ziren. Gosari ederra egin zuten Zumalekun. Arratsaldean, berriz ere puzgarriak izan zituzten ttikienek eta mus, txintxon eta partxis txapelketak jokatu zituzten Ulibeltzak elkartean. Txintxonean Luismin Andueza Latasa suertatu zen irazbale eta Koldo Herrera Urroz bigarren; partxisean, Beñat Iriarte Mikelperizena txapeldun eta Mikel Mariezkurrena Sorozabal bigarren. Musean, bortz bikoteren artean, Eneko Herrera Urroz eta Julen Juankorena Iparragirre suertatu ziren txapeldun eta Urko Ibarra San Martin eta Jon Mitxelena Legazkue bigarren.
Larunbat arratsean 30 lagunek Ariztigain kanpinean afaria eta juerga egiteko aukera ederra izan zuten.
XII. Artisau feria eta gazta lehiaketa igandean
Igandean, XII. artisau feria eta gazta lehiaketa frontoian egin zen. Herriko dantzariek beraien emanaldia eskeini zuten frontoiaren gibeladeko plazan. Arratsalde partean berriz ere feria ikusteko aukera izan zen. Guztira 35 artisau zeuden. Arratsaldean zare eder baten zozketa izan zen eta gazta lehiaketaren sari banaketa egin zen. Gazta lehiaketan lehenengo saria, Primenekobordako gaztak irabazi zuen; bigarren, azken urteetan irabazle izandako Migel Anzizar eta Koro Elizondoren gazta suertatu zen eta hirugarrena Pixarnekobordakoa. Zare ederra, berriz, Mari Paz Gelbentzu Almandozek eraman zuen. Txartel guztiak saldu ziren.