Doneztebeko Udalak turismo bulegorako lan-eskaintza egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 26a, 19:30
Ezagutza-teknikoa egiaztatzeko proba apirilaren 5ean eginen da.

Martxoaren 25etik apirilaren 3ra bitarte parte hartu daiteke

Doneztebeko Udalak turismo informazio-puntuan aritzeko eta Doneztebeko turismo eskaintza garatzeko, turismo arloak teknikari-espezialista kontratatuko du.

Aste Santuan eta uztailean zein abuztuan, asteartetik igandera, bortz orduko kontratua eskainiko da eta aukeraketa-prozesua curriculumaren baremazioa, ezagutza-teknikoa egiaztatzeko proba (apirilaren 5ean, 09:00etan eginen da) eta epaimahaia ardatz eginen da.

Betebeharrak

Parte hartzeko honako betebeharrak bete behar dira: 2. mailako lanbide heziketa, batxilergoko titulua edo baliokidea izatea; B1 mailako gida-baimena; adinez nagusia izatea; euskara-ezagutza (C1 edo EGA); eta ingelesa (B2).

Eskaintzari buruzko xehetasunak Udalaren webgunean eskuratu ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun