Malerrekako Kultur Bira Eratsunera ailegatuko da larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 26a, 06:54
Pello AƱora ipuin kontalariak izanen da larunbat goizean.

Pello Añorga ipuin kontalaria goizean, Malerreka kantuz eguerdian eta Barry Manley euskal-irlandarraren bakarrizketa arratsaldean eta afaria gauez

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, eta Ituren eta Eratsungo udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute aurten. Joan den larunbatean Iturenen izan ziren lehen ekitaldiak, bakarrizketa eta musika. Martxoaren 30ean, larunbat honetan Eratsunen izanen dira hondarreko ekitaldiak: ipuin kontalaria, Malerreka kantuz eta bakarrizketa.

Martxoaren 30ean  Eratsunen

Martxoaren 30ean, larunbatean 11:00etan Eratsungo eskolan izanen da Pello Añorga ipuin kontalaria.

Pello Añorga irakaslea, ipuin-kontalaria eta idazlea da. Irakasle ikasketak egin zituen Donostian eta irakasle aritu zen 1986 urtera arte. Geroztik, buru-belarri murgildu zen ipuin-kontaketan, lan hori haurrentzako liburuen idazle lanarekin uztartuz. Ipuinak kontatzeko iturriak aipatzerakoan ahozko tradizioko ondarea, ipuin klasikoak, munduko mitologia, norberaren liburuak eta bizipenak, eguneroko albisteak eta gaur egungo albumak nabarmentzen ditu besteak beste.

13.00etan Malerreka kantuz eginen da Eratsungo karriketan barna.

18:00etan, ‘Bakarrizkanta’ bakarrizketa eskainiko du Barry Manley irlandarrak.

Barry Manley irlandarrak urte asko daramatza Euskal Herrian. Hizkuntzak betidanik gustatu izan zaizkio eta bertan geratzea erabaki zuenean euskara ikasi behar zuela argi ikusi zuen, baita ederki ikasi ere. Manleyk, umorea eta musika lagun, ikuskizun ederra eskainiko du Eratsunen.

21:00etan afari autogestionatua eginen dute Elitxen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun