Segurola eta Endikak lortu dute Sagardoaren Txapelketako finalerdietarako lehen txartela

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 22a, 13:00
Segurolak eta Endikak lortua dute finalerdietarako txartela. Urrizak eta Zalduak azken jardunaldian erraz irabazi eta bertze emaitzaren esperoan egon beharko dute.

40-38 irabazi zieten oraindik sailkatzeko aukera duten Juanenea eta Azpiroz-i 

Saldiastarren arteko lehian Segurolak eta Endikak (Petritegi) 40-38 irabazi zieten ortzegunean Galarretan Juanenea eta Azpiroz-i (Larre Gain). Hortaz, Petritegikoek 8 puntu dituzte dagoeneko eta lortua dute matematikoki Sagardoaren txapelketako finalerdietarako txartela.

A multzoan hirugarren jardunaldia gelditzen da jokatzeko. Erran bezala, Petritegik 8 puntu ditu; Larre Gainek 6 puntu; Gaztañagak (Urriza eta Zaldua) 3 puntu eta Altzuetak (Uterga eta Labaka) kanporatua dago, -1 punturekin.

Hortaz, azken jardunaldian Urrizak eta Zalduak irabazi beharra dute azken jardunaldian eta arerioak 36 tanto baino guttiagoan utzi, finalerdietarako sailkatzeko. Juaneneak eta Azpirozek, berriz, aski dute 36 tanto egitearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun