Bi film eskainiko dituzte igandean Doneztebeko zineman

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 20a, 08:24
16:30ean hasiko da lehendabiziko filma eta 18:30ean bigarrena.

16:30ean haurrendako 'La panda de la selva' eta 18:30ean hamabi urtetik goitikoendako 'Bohemian Rhapsody' pantailaratuko dituzte

Heldu den igandean, martxoaren 24an, bi film eskainiko dituzte Doneztebeko zineman. Emanaldiak 16:30ean hasiko dira eta haurrendako La panda de la selva filmaren ondotik, 18:30ean hamabi urtetik goitikoendako Bohemian Rhapsody ikusi ahal izanen da. Lehendabizikoa Erreka Guraso Elkarteak antolatu du; bigarrena, berriz, Udalak. Azken horretako sarreretatik eskuratutako dirua Mukopolisakaridosis gaixotasunaren ikerketa laguntzeko izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun