Errefuxiatuentzat materiala biltzen hasi da Malerrekako gazte talde bat

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 18a, 17:36
Dena, denentzat proiektuaren bidez beharrean dauden errefuxiatuei lagundu nahi diete.

Arropak, jostailuak, etxerako gauzak… jasoko dituzte

Errefuxiatuen egoerak kezkatuta, 'Dena, denentzat' proiektua martxan jarri du Malerrekako gazte talde batek. Arropak, jostailuak, etxerako gauzak… denetarik, bilduko dute errefuxiatuei bidaltzeko: «erabiltzen ez duzuen edozerk balio du, besteen bizitza hobetzeko baliagarria bada».

Proiektuan parte hartu nahi duenak Whatsapp edo telefono bidez jarri beharko du harremanetan Alaia 679 281377, Jon Mikel 618 36 83 69, Joana 639 01 49 43 edo Olatzekin 606 91 03 17 eta beraien artean adostuko dute materiala nora eraman edo nola bilduko duten. Eraman beharrekoa kartoizko kaxetan bilduta eraman beharko da. Materiala Doneztebeko bajera batean gordeko dute, sailkatu eta gero errefuxiatuei bidaltzeko. Hasteko, Greziako errefuxiatuak laguntzeko asmoa adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun