240 lagun inguru bildu ziren Altsasuko gazteei buruzko hitzaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 18a, 06:38

Altsasuko gurasoen eskutik, gazteen egoera ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek

Ortziralean, martxoaren 15ean, Doneztebeko zineman Altsasuko gurasoek gazteei buruzko hitzaldi hunkigarria eskaini zuten. 240 lagun inguru bildu ziren eta txalo artean entzun zituzten gurasoen testigantzak. Bide batez, Malerrekatik martxoaren 24ko manifestaziora joateko autobusa antolatu dutela gogorarazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun