Uterga eta Labaka Sagardoaren txapelketatik kanpo gelditu dira

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 15a, 18:00
Xanti Uterga txapelketaren aurkezpenean, Bereziartua sagardotegiko ordezkariarekin. Orain, txapelketatik kanpo gelditu da.

Bereziartua sagardotegiaren izenean aritu diren Xanti Uterga doneztebarra eta Labaka izan dira Sagardoaren txapelketatik kanpo gelditzen lehenak. Ortzegunean Urriza eta Zalduaren kontra aritu ziren eta 40-24 galdu zuten.

Bi bikoteek nahitaezkoa zuten garaipena aitzinera egiteko. Utergak eta Labakak 0 puntu zituzten eta Urrizak eta Zalduak -1. Orain, Uterga eta Labaka -1ekin gelditu dira eta Urrizak eta Zalduak 3 dituzte. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun