Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak inauterietako mozorro hoberena saritu du

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 14a, 16:41
Hiru barraskiloek irabazi dute mozorro lehiaketa.

Botoa eman duten guztien artean eginiko zozketaren irabazlea Eli Etxekolonea izan da.

Doneztebeko merkatari eta zerbitzuen elkarteak Doneztebeko inauterietako ortziraleko mozorro onena saritu du. Barraskilo hirukotea izan da euren Facebook orrialdean 'Atsegin dut' gehien izan dituena eta 100 euroko erosketa-txartela eskuratu dute. Botoa eman zutenen artean, berriz, 50 euroko txartela zozketatu dute eta hori Eli Etxekoloneari egokitu zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun