Eskualdeko azken inauteriak Ezkurran ospatu dituzte larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 14a, 12:00

Martxoaren 9an ospatu zituzten inauteriak Ezkurran, eskualdeko azkenak. Larunbat goizean, mozorroak jantzi, frontoian elkartu eta etxez etxe ibili ziren Oihana eta Oihana trikitilariekin. Bazkalondoan, gazteak baserrietan eta haurrak eta gaztetxoak frontoian jokoetan ibili ziren. Musika eta txokolate beroa ere izan zituzten. Gauean, 50 lagun inguruk Barranka jatetxean afaldu zuten, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldiaren bertsoez gozatuz.  Bukatzeko, trikitilarien txanda izan zen. Dantza eta abestiekin askok biharamuneraino luzatu zuten eguna. Larunbat paregabea izan zen herritarrentzat eta hurbildu ziren guztientzat. Argazkiak: Jaione Zabalo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun