Giro ederrean joan dira Ezkurrako inauteriak

Jaione Zabalo 2019ko mar. 11a, 12:00

Ezkurrako inauteriak martxoaren 9an ospatu zituzten. Larunbat goizean denak frontoian elkartu ondotik musikaren laguntzarekin herrian barrena ibili ziren. Arratsaldean, berriz, baserriak alaitu zituzten eta frontoian umeendako jokoak eta txokolatea meriendatzeko aukera izan zuten. Gauean, triki-bertso-afari umoretsua izan zuten Barranka jatetxean, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariekin eta Oihana-Oihana trikitilariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun