Emakume Master Cup txapelketako finalerdian sartzeko aukera du Naroa Elizalde zubietarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 1a, 18:00

Naroa Elizalde eta Araitz Eizagirre, atseden hartzen txapelketako partida batean.

Urduñan eta Gordexolan erabakiko dira promozio mailako finalerdiak

Jardunaldi bikoitza izanen Binakako Laborak Kutxa Emakume Master Cup txapelketak aste bukaera honetan Bizkaian. Izan ere larunbatean Orduñan eta igandean Gordexolan erabakiko baitira martxoaren 9an Legazpin jokatuko diren promozio mailako finalerdiak zein lau bikotek jokatuko dituzten.

Larunbatean 19:00etan hasita, Orduñan bi multzotako kanporaketak jokatuko dituzte ligaxka eran. Hiru bikote izanen dira talde bakoitzean, denek denen aurka aritu behar izango dute eta multzo bakoitzeko lehenek lortuko dute Legazpiko finalaurrekoetarako txartela. Multzo batean Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio) eta Nora Mendizabal (Andoain), Nagore Aramendi eta Oihana Unane azpeitiarrak eta Amaia Zarrabeitia (Kortezubi) eta Irati Ugalde (Galdakao) ariko dira; bertzean Marri Unanue (Azpeitia) eta Naroa Agirre (Zestoa), Antzuolako Leire eta Nagore Galeano ahizpak eta Uharteko Garazi Lasa eta Laia Salsamendi.

Gordexolako hitzordua igandean izanen da, goizeko 11etatik aitzinera eta lehiaketa sistema bera erabiliko da. Hemen, multzo batean Naroa Elizalde zubietarra eta Arroako Araitz Eizagirre, Laukizko Enara Gaminde eta Nagore Bilbao eta Oñatiko Madalen Etxegarai eta Uxue Oses ariko dira; bertzean, Maria Granado (Hernani) eta Ainhoa Lakuntza (Aduna), Gentzane Aldai (Orozko) eta Izaskun Martin (Basauri) eta Azpeitiako Oihana Orbegozo eta Alaitz Badiola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun