Bi film pantailaratuko dituzte igandean Doneztebeko zineman

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 22a, 12:00

'Ha nacido una estrecha' filmaren emanalditik lortutako dirua MPS elkarteari emanen diote.

‘Los increibles II’ 16:30ean eta ‘Ha nacido una estrella’ 18:30ean

Otsailaren 24an, heldu den igandean, bi film pantailaratuko dituzte Doneztebeko zineman. Erreka Guraso Elkarteak antolatuta, 16:30ean Los increibles II filma eskainiko dute. 18:30ean, berriz, Udalak antolatuta, Ha nacido una estrella. Lehen emanaldira joan nahi dutenek sarrera euro bat ordaindu beharko dute; bigarrenera joan nahi dutenek, berriz bi euro. Bigarren emanaldi horretatik lortutako dirua MPS elkarteari emanen diote, gaixotasun arraroen ikerketak garatzen laguntzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun