Malerreka eskuz binakako txapelketaren finalak otsailaren 23an jokatuko dituzte Sunbillan eta Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ots. 20a, 14:00
Elite mailan, hirugarren finala segidan jokatuko du Errekako Iker Salaberria goizuetarrak.

Zazpi kategorietan banatutako 176 bikote hasi ziren Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan. Otsailaren 23an jokatuko dituzte finalak. Kategoria ttikienetakoak (benjamin, alebin eta infantilak) Sunbillan ariko dira larunbatean 09:30ean hasita eta koxkorragoak eta seniorrak Donezteben, ordu berean hasita.

 

Sunbillan, larunbatean 09:30ean

Benjaminak:

Munduate eta Landa (Lapke)- Antimasberes (Barañain) eta Mendizabal (Kurene).

Alebinak:

Lanzeta eta Segurola (Atzapar) - Raul eta Ibai (Haro).

Infantilak:

Sanchez eta Larrainzar (Oberena) - Otaegi eta Otaegi (Txapagain).

 

Donezteben, larunbatean 09:30ean

Kadeteak:

Petite eta Loza (Barberito I) - Egiguren eta Labaka (Ilunpe).

Jubenilak:

Alberdi (Ilunpe) eta Etxeberria (Tolosa) - Fernandez I.a (Fuenmayor) eta Etxeberria (Lapke).

Bigarren mailako seniorrak:

Matxin eta Elizegi (Zegama)– Adonis eta Aranguren (Zazpiturri).

Elite mailakoak:

Iker Salaberria (Erreka) eta Uriondo (Lea Ibarra) – Labaka (Tolosa) eta Gorriti (Erreka).

Finalen ondotik, sari banaketa eginen dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan bertan eta Luis Martinek emandako bi urdaiazpikoren zozketa ere eginen dute. Pilotari, antolatzaile eta pilotazaleek Santamaria jatetxean bazkalduko dute gero.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun