'Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak' dokumentala Interneten doan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 19a, 07:41
Dokumentalak eskualdeko 56 lagunen elkarrizketak biltzen ditu.

Bidasoa.info webgunean doan ikusi ahal izanen da, otsailaren 21etik aitzinera.

Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako «sehaskan» sartzeko gonbidapena luzatu dute bidasoa.info webguneko kideek.

XX. mendeko tokiko ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimodua islatzen duen Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko kantuak dokumentala ikusteko aukera eskainiko dute, doan. Dokumentalak eskualdeko 56 lagunen lekukotasunak ditu eta «haien solasek kulunkatuko gaituzte maldaz malda eta errekaz erreka».

Maite Lakarrek eginiko elkarrizketek eta Iratxe Eizagirreren ahotsera bilduak osatutako lana da, Malerrekako Mankomunitateak eta Euskara Zerbitzuak sustatuta, eta Labrit Multimediaren produkzio, errealizazio eta zuzendaritzapean, garatutakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun