Haurrekiko harreman osasungarria lehen haurtzaroan izeneko hitzaldia otsailaren 22an eskainiko dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 19a, 13:00

Ana Ablanedo izanen da hizlari Donezteben.

Ortziralean 16:00etan solastuko du Ana Ablanedok Askin Haur Eskolan

‘Haurrekiko harreman osasunharria lehen haurtzaroan’ solasaldia eskainiko du Ana Ablanedok (irakaslea eta neurosiaren prebentzioan aditua eta formatzailea) otsailaren 22an Doneztebeko Askin Haur Eskola, arratsaldeko 4etan. 

Bertako guraso elkarteak antolatutako ekimen honetan haur tipiekiko harreman osasungarri baterako baldintzak izanen dira hizpide. Nola kudeatu askatasuna eta mugaren arteko dialektika, nola zaindu haurrak libreki erabaki dezakeena, geuregandik jaso behar duen muga ere aintzat harturik. 0-3 urteen arteko garai garrantzitsu horretan heltzen joateko mugarriak zeintzuk diren jakitun, fase erabakior horretako une delikatuak nola babestu, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun