Donostiako Lilaton lasterketan izena emateko epea ireki du Erreka Kirol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 19a, 12:00
6.000 emakumek parte hartu ohi dute Donostiako Lilatonean.

Otsailaren 18tik 22ra egin daiteke Doneztebeko kiroldegian

Martxoaren 10ean eginen dute Donostian emakumeei zuzendutako Lilaton lasterketaren 30. edizioa. 6.000 emakume inguruk parte hartzen dute 5 kilometroko lasterketa honetan eta giro bikaina izaten da. Eskualdeko emakumeei parte hartzeko aukera zabaldu die Erreka Kirol Taldeak eta izen-ematea otsailaren 18tik 22ra egin daiteke kiroldegian. 11 euro ordaindu beharko da, kamiseta eta dortsalaren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun