Kimaketa hondarrak biltzeko puntua ireki dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 16a, 13:00
Amets Inda, Malerrekako Mankomunitateko Hondakinen batzorde burua eta Sunbillako alkatea.

Herritarrek lorategietako hondarrak bota ditzakete.

Malerrekan inauste hondarrak biltzeko lehengo puntua martxan jarri dute. Mankomunitateak, Sunbillako Udalaren laguntzaz, kaxa bat kokatu du Karrika Nagusian, herriko sarreran. Hor herritarrek lorategietako hondarrak bota ditzakete. Kaxa barruan sartu behar dira, ongi pilatuta. Belarrak, hostoak eta adar ttikiak onartuko dituzte.

Horrez gain, Mankomunitateak kimaketa hondarrak tratatzeko bertze aukera bat eskaintzen du: bakoitzak bere lorategian konpostatzea eta lortutakoa ongarri bezala erabiltzea. Mankomunitateak konpostagailua doan ematen du, bertara joan eta eskatuz gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun