‘Komunikazioa jarrera aldaketen aurrean erabili beharreko tresna’ tailerra eskainiko dute Donezteben otsailaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 17a, 10:00

AFAN elkarteak antolatuta, Malerrekako Mankomunitatean eskainiko dute ortzegunean 16:30etik 18:00etara

Nafarroako Alzheimer gaixoen senideak biltzen dituen AFAN elkarteak antolatuta ‘Komunikazioa jarrera aldaketen aurrean erabili beharreko tresna’ izeneko tailer-solasaldia eskainiko dute otsailaren 21ean, ortzegunean 16:30etik 18:00etara Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan. Izena emateko 948 275252 edo 948 410299 telefonoetara deitu behar da. Zortzi-hamar lagun behar dira tailerra egin ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun