Aizkora apustua eginen dute Zigako Joxean Etxeberriak eta Eloy Corchero arabarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 19a, 13:00
Joxean Etxeberria eta Eloy Corchero aurrez aurre izanen dira Donezteben datorren larunbatean.

Otsailaren 24an Donezteben 6.000 euro izanen dituzte jokoan eta lau oinbiko eta zortzi kanaerdiko moztu beharko dituzte.

Zigako Joxean Etxeberria II.ak eta Arabako Eloy Corcherok aizkora apustua jokatuko dute otsailaren 24an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Bi aizkolariei launa oinbiko eta zortzina kanaerdiko moztu beharko dituzte eta 6.000 euro jarriko dituzte jokoan. Otsailaren 24an, igandearekin, eguerdiko 12:00etan jokatuko dute apustua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun