'Hego haizeak Ipar doinuak' emanaldia otsailaren 16an eskainiko dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 13a, 14:00

Larunbatean 19:30ean dute hitzordua Ezkurra pilotalekuan eta sarrera sei euro ordaindu beharko da

Joan den udazkenean Zugarramurdiko lezeetan egindako kontzertua Donezteben izanen da ikusgai eta entzungai otsailaren 16an, larunbatean. 19:30ean hasiko da ikuskizuna, herriko Ezkurra pilotalekuan.

Parte-hatzaileak

Erreka dantza-taldeko dantzariekin eta Mendi abesbatza eta Mendi Ttiki abesbatzako kideekin batera, Donostiako Udalaren txistulari taldea, Guy Saldubehere, Pauline eta Juliette eta Jon Itçaina goitituko dira oholtzara. Guztien lanaren uzta bilduko dute. Emanaldia ETBko kamarek grabatuko dute.

Emanaldia elkarlanean antolatu dute. Azpimarratzekoa da hori gauzatu ahal izateko Euskal Telebistak egin duen ekarpena eta Doneztebeko Udalak emandako 1.000 euroko diru-laguntza.

Sarrerak sei eurotan salduko dituzte. Horietatik bortz euro Mendi abesbatza eta Erreka Dantza taldearentzat izanen dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun