Antzina lauzpabost egun
Gaur, egun bakarrean ospatzen duten ospakizun hori garai batean lauzpabost egunekoa zen.
Izan ere, orduan herriko gazte gehienek mendian lan egiten zuten eta negua etxean pasa ohi zuten. Hori horrela, inauteriak lauzpabost egunez ospatzen zituzten.
Egun horietan ekitaldi dezente izaten zituzten. Karrozak ez ezik, joaldunak eta mozorroak karriketan barna ibiltzen ziren eta plazan aizkora apustuak jokatzen zituzten.