Ipuin-kontaketa eta kontzertua ostiralean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 12a, 12:02
23:00etan hasiko da kontzertua.

Otsailaren 15ean, heldu den ostiralean, eskolan ipuin-kontaketa eta Herriko Ostatuan kontzertua izanen dute zubietarrek. 

Udalak antolatuta, Rakugoa (Japoniako ipuin-kontaketa tradizionala) ezagutzeko aukera izanen dute Zubietan ostiralean. Azpeitiko Rakugo taldearen eskutik ipuin-kontaketaz gozatu ahal izanen dute. Maider Ibarguren, Arantzazu Maiz eta Axen Escalada rakugolariek eta Yoshida Hiromi ekoizle eta aurkezleak bideratuko dute saioa. 19:30ean dute hitzordua, herriko eskolan.

Ondotik, 23:00etan, Nafarroako iparraldeko Kurkuma rock taldearen kontzertua izanen dute Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun