Malerrekako eskuz binakako XVII. pilota txapelketan finalista gazteenak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 11a, 13:00
Asteazkeneko azken finalaurrekoekin jakinen da otsailaren 23ko finaletako protagonista guztiak zein izanen diren.

Bigarren mailako seniorren finalaurrekoak asteazkenean jokatuko dituzte 

Zazpi kategoriatan banatutako 176 bikote hasi ziren Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 23an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. Kategoria ttikietakoek finalerdiak jokatu dituzte igandean: Jubenilak eta kadeteak Lesakan eta infantilak, alebinak eta benjaminak Donezteben. Asteazkenean Donezteben jokatuko dituzte bigarren mailako seniorren finalaurrekoak eta orduan erabakiko dira finalista guztiak.

Finalerdiak Lesakan, igandean

Jubenilak

Alberdi (Ilunpe) eta Etxeberria (Tolosa), 18 - Peso eta Loiarte (Erreka), 7

Fernandez I.a (Fuenmayor) eta Etxeberria (Lapke), 18 - Diaz de Gereñu eta Larrieta (Txukun Lakua), 11

 

Kadeteak

Perez de Ziriza eta Telleria (Barañain), 9 - Loza eta Petite II.a (Barberito I), 18

Egiguren eta Elosegi (Ilunpe), 18 - Zubizarreta eta Garcia (Lapke), 11

 

Finalerdiak Donezteben, igandean

Infantilak

Sanchez eta Larrainzar (Oberena), 18 - Baztarrika eta Lakunza (Aldabide), 6

Otaegi eta Otaegi (Txapagain), 18 - Ibarluzea eta Armaolea (Urretxu), 3

 

Alebinak

Lanzeta eta Segurola (Atzapar), 18 - Ruiz eta Murua (Txukun Lakua), 12

Olaitz eta Aburuza (Oiarpe), 9 - Raul eta Ibai (Haro), 18

 

Benjaminak

Munduate eta Landa (Lapke), 18 - Alejandro (Barberito I) eta Iturbe (Lapke), 4

Plazaola eta Larraioz (Urretxu), 8 - Antimasberes (Barañain) eta Mendizabal (Kurene), 18

 

Bigarren mailako seniorren finalaurrekoak asteazkenean Donezteben

Gauzak honela, otsailaren 23ko finalista guztiak zein izanen diren jakiteko bigarren mailako seniorrak bakarrik falta dira. Hauek otsailaren 13an, asteazken arratsaldeko 7:30etik aitzinera jokatuko dituzte finalaurrekoak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan:

Alberdi (Gazteleku) eta Oliden (Añorga) – Matxin eta Elizegi (Zegama)

Mugiro (Zugarralde) eta Zuasti (Paz de Ziganda) – Adonis eta Aranguren (Zazpiturri)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun