Iturengo Kontuen Eguna igandeko 'Hitzetik Hortzera' saioan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 7a, 16:29
15:00etan hasiko da saioa.

ETBko 'Hitzetik Hortzera' saioan Iturengo Kontuen Egunean Lujanbio eta Laburuk eskainitako bertso-saioaz gozatzeko aukera izanen da.

Igandeko programan herrietako ohiturei kantatuko diete Hitzetik Hortzera saioan. Iturengo inauterietan, Makeako Libertimenduan eta Usurbilgo santa eskean izan dira eta hango bertsoaldi onenak bilduta osatu dute saioa. Era berean, Aitzpea Leizaola antropologoarekin hitz egin dute usadio eta ohiturei buruz, eta horri ere tarte eginen diete.

Ospakizunaren aldaketak hizpide

Iturenen inauteri ospakizunak izan dituen aldaketei buruz hitz egingo dute, Kontuen Egunean egiten den bertso-bazkarian. Kontuen Eguneko bertso bazkarian Agin Laburu eta Maialen Lujanbio entzungo ditugu bertsotan.

15:00etan ETB1en
Hori dena igandean, 15:00etan, Euskal Telebistako lehen katean. Eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez ere izango du aukera EITB Nahieran atalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun