Finalerdietako protagonista zein izanen diren erabaki da, honenbertzez
Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan bigarren mailako seniorrek final-laurdenetako partidak jokatu zituzten otsailaren 6an, asteazken arratsaldean Sunbillako pilotalekuan. Hortaz, jakina da finalerdietako protagonista zein izanen diren.
Bigarren mailako seniorren final-laurdenak Sunbillan
Mugiro (Zugarralde) eta Zuasti (Paz de Ziganda), 22 – Iturbide eta Garatea (Barañain), 7
Alberdi (Gazteleku) eta Oliden (Añorga), 22 - Muguruza eta Esnaola (Bergara), 17
Arribillaga eta Eskudero (Ardoi), 7 - Matxin eta Elizegi (Zegama), 22
Txoperena eta Santamaria (Oberena), 13 - Adonis eta Aranguren (Zazpiturri), 22
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.