«Egoera ikusita ezin da eskatu»

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 10a, 12:00
Jose Ignacio Telletxea, Elgorriagako jubilatua.

Jose Ignacio Telletxea     

Elgorriaga I 2011n jubilatua 

Jasotzen duen pentsioarekin «kexatzekorik ez» du Telletxeak, eta «pribilejiatua» sentitzen da: «gazte denbora lanean pasatu eta urtetan kotizatu dugu. Poliki irabazi eta aunitz aurreztu dugu». Baina, oro har, pentsioen kontuekin «martxa txarra» ikusten du. «Segur aski dirua falta» izanen dela dio. Egoera dagoen bezala ikusita, «ezin da eskatu» bere ustez: «700 euroko pentsioak ez dira aski, baina Gobernuak kontuak atera behar ditu. Nondik eman behar du? Gai delikatua da». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun