Otsailaren 9an inauteriak ospatuko dituzte Donamarian

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 5a, 06:30
Larunbat honetan etxez etxe ibiliko dira Donamariako gazteak mozorrotuak.

Inauterietako ospakizunak egun bakarrera mugatuko dituzte aurten Donamarian eta larunbat honetan, otsailak 9, ospatuko dituzte. Goizean gazteak etxez etxe ibiliko dira herriko trikitilariekin. Gauean, Herriko Ostatuan afaria eginen dute eta ondotik, Ander DJak musika paratuko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun